Serge Haroche frantziarrak eta David J. Wineland estatubatuarrak irabazi dute 2012ko Fisikako Nobel Saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak jakitera eman duenez.
Argiaren eta materiaren elkarrekintzaren gainean hainbat ikerketa egin dituzte bi ikertzaile horiek, eta “sistema kuantiko indibidualak neurtzea eta manipulatzea ahalbidetu duten metodo esperimental iraultzaileak sortu dituztelako”, jaso dute saria Akademiaren arabera.